Inicio » Idiomas » Euskera » “Txispas eta Udaltzaingoa” erakusketa ireki da

“Txispas eta Udaltzaingoa” erakusketa ireki da

Udaltzaingoaren 175.urteurrena dela-eta antolatu da eta azaroaren 20 arte ikusi ahal izango da Okendo Kultur Etxean.

Udaltzaingoak beste erakusketa bat antolatu du bere historia erakusteko. Lehengo astean Garberan irekitako erakusketaren ondoren, Udaltzaingoak bere historia erakutsi nahi du azken hamarkadatan Adolfo Luzuriaga “Txispas” ilustradore eta kazetariaren hainbat bineta umoretsuren bitartez.

Erakusketa gaur goizean ireki da, eta bertan parte hartu dute Udaltzaingoaren zuzendari Jon Udakiolak, Segurtasun, Suhiltzaile eta Babes Zibileko zuzendari Martin Ibabek, ilustradore eta kazetari Adolfo Luzuriaga “Txispas”-ek eta Udaltzaingoaren zuzendaritza-taldeko hainbat kidek.

65 binetek osatzen dute erakusketa, hain zuzen ere, ilustradore eta kazetariak berak eta Udaltzaingoak ia 400 binetetik aukeratutako binetek. Eta guztiak azken hamarkadatan publikatutakoa izan dira.

Erakusketa Okendo Kultur Etxearen lehen solairuan egongo da ikusgai azaroaren 20a arte, eta bertan ere, Udaltzaingoaren bi kasko historiko ikusteko aukera dago.  


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

IV Campeonato de pintxos
Kutxa Fundazioa
Didoe