03 de diciembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
La respuesta del sector turístico a la crisis, eje central de la X Jornada San Francisco Javier
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Lo que entiende un bebé cuando le hablas
Aldundia

Uliako ehiza-postuak kentzea espero du Eguzkik

Argazkia: Eguzki
14 Jul.20
Por: N. S. A. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
Aldundiaren agindu berria jendaurrean jarriko da. "Ez dute aitzakiarik izango ez onartzeko", azaldu du talde ekologistak

Aldundiak jendaurrean jarriko du Donostia-Pasaia eta Ulia mendiko ehiza-poztuen arteko segurtasun eremuan ehiza arautzen duen agindu berria. Hainbat urtez joan eta etorri ibili ondoren, Aldundiak «ez du aitzakiarik izango ez onartzeko. Badakigu zer presio egon daitzekeen ehiztarien kolektiboan, baina uste dugu sen ona inposatu egin behar dela. Jende asko ibiltzen den gune batez hitz egiten da«, azaldu du Karlos Murua Eguzkiko kideak.

2014an Aldundiak antzeko agindu bat onartu zuen eta Ehiza Kolektiboak errekurritu egin zuen. Zazpi urtez Ulian ehizatu ezinik egon ondoren, iaz epai batek onartu zuen jarduera hori 2019ko urtarrilera arte egitea. «Praktika ahalbidetu zuten oztopo legalak zeuden, orain ez daude oztopo horiek», esan du Muruak. «Eusko Legebiltzarrak ehizaren legearen aldaketa onartu zuen 2019ko amaieran. Berriro ere aukera zegoen Aldundiak ehiza kentzeko erabakia har zezan».

Uliako ehizaren amaiera babesten zuen ekimena hainbat gizarte-eragilek sinatu zuten, hala nola Gipuzkoako Santiago Bideen Elkarteak edo Herri Ametsa Ikastola edo San Luis La Salle ikastetxea. «Horiek azaltzen zuten ehiza-garaian perdigoiak erortzen zirela ikastetxeetako eremu komunetan».

Oraingoz, Eguzkik, Kalapie Txirrindularien Elkartea edo Uliako lagunek, besteak beste, informazio publikoan dagoen espedientean parte hartuko dute, Uliako ehiza kentzeko erabakia onartuz eta Aldundia neurri horiek onartzera animatuz. «Epea abuztuaren 2 an amaitzen bada, abuztua eta iraila bitartean behin betiko erabakia har daiteke», esa dute itxaropentsu.

Escribir comentario