Datorren maiatzaren 16an, larunbata, 16:30etik 18:00etara, Eskola Jokoetako piraguismo lehiaketa jokatuko da Urumea ibaian, Donostia Kayak K.E.-k antolatuta.
Proba 27. poligonoko zubiaren eta Pilarreko oinezkoen pasabidearen artean egingo da, eta Urumean aurten antolatzen den eskola-kiroleko laugarren hitzordua izango da.
Lehiaketan alebin eta infantil mailako neska-mutilek parte hartuko dute, eta, berrikuntza gisa, benjamin mailako gaztetxoek ere ibilbideari buelta bat emateko aukera izango dute lehen aldiz.
Txapelketa Benartegi baserriko instalazioetatik (Kristobaldegi pasealekua 42) koordinatuko da, eta irteerak 27. poligonoko zubiaren azpian izango dira.



Deja un comentario