23 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Donostiako Zinemaldia

Zinemaldiak eta Zuricheko Zinemaldia ekoizpen independenteetarako merkatu bat antolatu dute

11 Ago.20
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
20 titulu berri inguru aurkeztuko dira irailaren 25etik 28ra bitartean zinema azoka honetan

Zuricheko Zinemaldiak, Donostiako Zinemaldiarekin batera, ekoizpen independenteentzako merkatu zinematografikoa antolatuko du. Azoka Zurichen izango da irailaren 25etik 28ra. Bertan, 20 titulu berri aurkeztuko dizkiete erosleei eta jaialdietako programatzaileei Zuricheko merkatuko proiekzioetan.

Ekimenaren helburua zinemaren mundua suspertzea eta bertako agente garrantzitsuenak Suitzako hirian biltzea da. “Ekimen honekbalio izatea nahi dugu, ikusi ezin izan diren filmak erosle eta banatzaileen aurrean erakusteko eta zinemagintzaren biziberritzeari gure alea emateko”, azaldu du Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak.

“Egungo munduko pandemia dela eta, balio artistiko handiko film independiente asko ezin izan ziren merkatuetan estreinatu, eta orain zinema aretoetan ere estreinaldirik gabe gertazeko arriskua dago”, gaineratu du Christian Jungen Zuricheko Zinemaldiko zuzendari artistikoak.

Gainera, merkatuaren ondoan, Zurick Summitek industriako aktore nagusiak bilduko ditu. ‘Boutique Conference’ saioak nazioarteko eta nazioko ekoizleak, zinema, telebista eta entretenimenduko exekutiboak eta enpresa teknologiko eta finantzarioak bilduko ditu.

Merkatuan parte hartzen dutenek ideak online trukatu ahal izango dituzte Zuricheko Zinemaldiko Who is Who direktorioaren bidez eta banakako bilerak antolatu ahal izango dituzte. “Merkatua ekimen paregabetzat hartzen ari gara, oraindik gure bidea aurkitu ez dugun mundu honetak”, azaldu du Reta Guetg, Zuricheko Zinemaldiko Industria arduradunak.

Erosleek, salmenta-agenteek eta jaialdietako programatzaileek merkaturako sarbide gehigarri bat jasoko dute, Industriako akreditazioarekin. Akreditazioak online eska daitezke irailaren 17ra arte.

Escribir comentario