28 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
‘Yuwa India Trust’ y ‘Kemen’ reciben el Premio Deusto Valores en el Deporte 2020
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Equitación y doma clásica
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Ekintzailetza

Zuk Zeuk lehiaketaren finala modu birtualean ospatuko da

Iazko Zuk Zeuk lehiaketa. Argazkia: Feel My Way
03 Jun.20
Por: N. S. A. / Redacción
Tiempo de lectura: 2 minutos
Archivado en:
Irungo Hirubide BHI, Donostiako Xabier Zubiri Manteo BHI, Lasarte Oriako Oriarte BHI, Beasaingo Andramendi Ikastola eta IPI Pasaia Karmengo Ama izango dira azken txanda horretan parte hartuko dutenak

Gazte ekintzaileen Feel My Way kooperatibak Zuk Zeuk lehiaketaren finala antolatu du ekainaren 8tik 12ra bitartean. Joan den urtarrilaren 13an hasi zen edizioa egoera berrira egokitu behar izan da, eta gazte irabazleentzat pentsatuta zuten ginkana erraldoiaren ordez, plataformaren bidez erronkak jarri behar izan dira. Lehiaketa honetan Euskal Herriko ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleek parte hartu dute. Orain, irabazleek (Irungo Hirubide BHI, Donostiako Xabier Zubiri Manteo BHI, Lasarte Oriako Oriarte BHI, Beasaingo Andramendi Ikastola eta IPI Pasaia Karmengo Ama) 1.000 eurotik 5.000 eurora bitarteko sariak izango dituzten finala jokatuko dute.

Bi hilabeteetan zehar hainbat ikastetxetan Garapen Jasangarrirako Helburuak landu dira eta orain horietako bostek ehun gazte baino gehiago hartuko dituen final handia jokatuko dute.

Ekimenak Euskal Herriko 10 eragileren babesa jaso du, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiarena eta Laboral Kutxa eta Adinberri bezalako eragile publiko eta pribatuena. Edizio berri honetan hainbat lan-ildo jorratuko dira, hala nola Adinberrirekiko eta Aldundiarekiko belaunaldien arteko elkartasuna, Laboral Kutxarekiko hazkunde ekonomiko inklusiboa, HAZIrekiko elikadura eta kontsumo jasangarria edo Mugi-rekin batera mugikortasun jasangarria.

Feel My Way Kooperatibak Zuk Zeuk Lehiaketa sortu zuen gazteen arreta eta parte-hartzea erakartzeko, ikasteko bidaian deskontua egiteko. Gazteak errifak, bonboiak eta jertseak saltzen aritu dira, kooperatibatik azaldu dutenez, “Dirua lortzeko modurik aberasgarriena da, iraunkortasun gaietan pentsarazteko balio izan baitu”.

Parte-hartzaileak 35 taldetan banatuta egongo dira eta erronken eta puntuen bidez ibiliko dira plataforman. Hasiera batean hirian zehar ginkana erraldoi bat bezala pentsatu zena, orain Covid-19ak moztu du. Martxoaren erdialdean dena prest zegoen, baina 3 egun falta zirenean dena bertan behera geratu zen.

Feel My Way Kooperatiba 18 urteko gazteek sortu zuten, esperimentazioaren bidez gazteak beren gaitasunez jabetzeko ingurune erakargarriak sortzeko. Bost urte daramatzate atzerriko esperientziak eta udako ikaskuntza-bidaia alternatiboak antolatzen Euskal Herriko 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, guztiak ginkanetan eta erronketan oinarrituta. Gainera, udarako esperientziak ere antolatzen dituzte, hala nola 15 eguneko Interrail bat Europan zehar eta ingeles murgiltze programak AEBetan.

Escribir comentario