Gipuzkoa izan da errepideetako heriotza-balantze altuena izan duen Lurraldea. Guztira 22 pertsona hil dira aurten zirkulazio istripuen ondorioz ( 39 pertsona hil dira Euskadin, 2016an baino zazpi gutxiago). Sonia Diaz de Corcuera Trafiko zuzendariak heriotza-balantzea aurkeztu du ostiral honetan. Euskadin hildako pertsona-kopurua jaitsi den arren, Gipuzkoan igo egin da, iaz 16 lagun hil ziren eta. 39 pertsona horietatik 23 gidariak ziren (7 motor gidariak eta 16 ibilgailukoak edota beste mota batekoetakoak, 9 bidaiariak (1 motokoa eta 8 ibilgailukoak) eta 7 oinezkoak.
Datuak behin betikoak ez diren arren, zifretan jaitsiera bat ikus daiteke. Abenduaren 29an, 7.547 istripu izan dira; 2016an, aldiz, 8.125 istripu egon ziren.eta atzeraka bagoaz aldea handiagoa da: 2000. urtean, Euskadin 218 pertsona hil ziren zirkulazio istripuetan eta honek esan nahi du 18 urteetan heriotza-tasa %82 jaitsi dela.
Absuelven a los dos empresarios acusados de un vertido de cianuro al río Deba en Bergara
La Diputación foral de Gipuzkoa, que ejercía la acusación particular, reclamaba un año de prisión para cada uno
Seguir leyendo