201 dohaintza-emailek, erakunde eta emaile partikularren artean, milioi bat euroko ekarpena egin dute Deusto COVID-19 beken aparteko funtsean « Donostitik
24 de enero de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
## Instagram

201 dohaintza-emailek, erakunde eta emaile partikularren artean, milioi bat euroko ekarpena egin dute Deusto COVID-19 beken aparteko funtsean

30 Nov.20
Por: A. E. / Redacción
Ekarpen horiei esker, pandemiaren eraginak jasaten ari diren 350 ikaslek baino gehiagok lortu dute beka bat Deustun ikasteko

Deusto COVID-19 beken aparteko funtserako baliabideak biltzeko Unibertsitateak abian jarri zuen kanpainak milioi bat euroko langa gainditu du. Horrek esan nahi du koronabirusaren pandemiaren eraginak jasan dituzten ikasle gehiagok jaso ahal izango dituztela Deusturen laguntzak eta Unibertsitatean ikasteko aukera errealitate bihurtuko dutela.

COVID-19a gizartean, oro har, eta unibertsitateko elkartean, bereziki, eragiten ari den egoeraren ondorio larriez jabeturik, beka programa berri bat sortu zuen Deustuk bere funtsetatik 750.000 euro jarririk. Funtsa ezohikoa da eta Unibertsitateak urtero 1.300 ikaslerentzat jarri ohi dituen 2.500.000 euroen funtsetik apartekoa.

Berez, ikastetxeak beken funtsa % 50ean gehitzea erabaki zuen eta horretarako jarri zuen abian kanpaina, Deustu unibertsoari lotutako pertsona, enpresa eta erakundeen artean, COVID-19 beken funtsean ekarpenak egiteko. Aparteko funtsa 1.078.704 eurotara heldu da Deustuko Unibertsitateak bere funtsetatik hasieran jarri zuen 750.000 euroko ekarpenari esker; 15 erakundek/enpresak/fundaziok egin dituzten dohaintzei esker, guztira 216.047 euro; eta 185 dohaintza-emaile partikularren (unibertsitateko elkarteko kideak, alumniak, Unibertsitateko ordezkaritza kontseiluetako kideak, etab.) ekarpenari esker, guztira 112.657 euroko ekarpena.

Aparteko funts horrekin, lehenengo fase batean, zuzenean pandemiaren eragina jasan duten 370 ikasleri beka eman ahal izan zaie, batez beste 2035 euro ikasle bakoitzeko. Gurasoetako bat edo biak EEEan (enplegu erregulazio espedientean), ABEEEan (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean), langabezian edo langile autonomo izanik jarduerari utzi beharrean egon diren ikasleen familiei eman zaie laguntza. Horrela bada, 325.000 euroko soberakin bat geratzen da, 2021ean zehar aplikatzeko, pandemiaren eragina, zoritxarrez, inguruan izango dugu aldi baterako eta.

Dohaintza-emaile instituzionalen artean, parte hartu duten erakundeak hauek dira: Banco Santander, BBVA, BBK Fundazioa, Vital Fundazioa, Gondra Barandiarán Fundazioa, Caixabank, Salto Systems, Deloitte, Accenture, Cleary Gottlieb. Steen & Hamilton, EYEE Estudios Empresariales, AIE, Euskaltel, Laboral Kutxa, AON Gil y Carvajal, SA eta Artic Sea, SL.

José María Guibert errektorea bereziki esker oneko agertu da jasotako babesagatik, Unibertsitateko langileen aldetik eta ikasle ohien aldetik, baita aipatutako entitate, enpresa eta fundazioen aldetik ere. “Garai zailak dira denontzat eta elkartasun keinuak, hitzetatik harantzago, bene-benetan eskertzekoak izaten dira. Gizarte bidezkoago, jasangarriago eta denon ongizatearekin konprometituagoaren alde lan egiteak batzen gaitu. Horretan zehaztu nahi izan dugu gure eginahala: COVID-19aren eragina sufritzen ari diren familietako ikasleek Deustun ikasteko aukera izatean. Beharrezko keinua izan da, konnotazio ekonomikoetatik harantzago, prestakuntzaren, elkartasunaren eta inklusioaren aldeko apustuaren isla argia”.

Escribir comentario