23 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Baja garrantzitsuak dituen Eibarrek Real Madril menperatu nahi du Ipuruan (larunbata, 13.00etan)

La afición volverá a ser determinante para elevar los ánimos de los jugadores armeros. Foto: SD Eibar.
23 Nov.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Armagileek bolada txarrarekin bukatu nahi dute: zurien aurka, Lehen Mailan eta etxean jokatu dituzten neurketa guztiak galdu dituzte orain arte

Hiru baja oso garrantzitsu dauzka Eibarrek biharko Ligako partidari begira (13.00etan), hamaikakoari sendotasun handia ematen dioten jokalarienak hain zuzen. Eta hori ez da berri ona aurrean Real Madril taldea daukazunean. Marko Dimitrovic atezainak pubisean zeukan mina zuzentzeko ebaketa egin zioten asteazkenean, eta hurrengo bi hilabeteetan ez da taldearekin egongo. Eta, aldi berean, Arbilla zentrala eta Pape Diop erdilaria zigorturik daude.

Hala ere, erronka hor dago: azken hiru Txapeldunen Ligak irabazi dituztenak menperatzea. Izan ere, Ipuruan eta Lehen Mailan bien artean orain arte lehiatu diren lau partiduetan, kanpokoak izan dira beti garaile. José Luis Mendilibar entrenatzaileak zaila dela badaki, baina “konzantraturik bagaude”, ez da ezinezkoa gertatuko.

Ligako lehenengo 12 jardunaldietan, Eibarrek ez du erregulartasunik erakutsi. 15 puntu ditu, eta sailkapenaren 13. tokian dago, jaitsierako postuak baino bost gehiago. Arazo asko bizi izan dituen Real Madril (Santiago Solari teknikaria urriaren azken egunetan hasi zen Julen Lopeteguiren ordez), berriz, 6. dago hala ere, Bartzelonatik lau puntutara bakarrik. Madrildarren artean, bajarik nabarmenena Casemiro erdilariarena da.

 

Escribir comentario