Naturarekiko lotura berreskuratzen: baso-bainu saioa igandean Ulian
Baso bainuak, edo ‘shinrin yoku’ duela 40 urte Japonian sortutako metodologia bat
da, populazioaren estresa gutxitzeko eta naturguneei balioa emateko helburuarekin.
datorren igandean, apirilaren 13an, Cristina Enea Fundazioak saioa antolatu du Ulian,
Basona elkarteak zuzenduta. Jarduera euskaraz izango da.









