IREKIAK Gallery Weekend maiatzaren 29tik 31ra egingo da Donostian

Sei galeria, bisita gidatuak eta arte garaikideko erakusketak izango dira hiriko hainbat gunetan

IREKIAK Gallery Weekend 01 scaled IREKIAK Gallery Weekend maiatzaren 29tik 31ra egingo da Donostian

IREKIAK Gallery Weekend ekimenaren seigarren edizioa maiatzaren 29tik 31ra egingo da Donostian. Donostiako Arte Garaikideko Galerien Elkarteak (DAGGE), Tabakalerak eta Donostia Kulturak antolatutako hitzorduak hiriko sei galeria bilduko ditu aurten ere, arte garaikidea herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin.

Aurten, gainera, egitasmoak data aldaketa izango du, eta irailean egin beharrean maiatzaren amaieran ospatuko da lehen aldiz.

Programak erakusketak, topaketak eta bisita gidatuak eskainiko ditu Donostiako hainbat auzotan barrena. Parte hartuko duten galerien artean daude Arteztu, ARTEKO, Cibrián, Ekain, La Central eta Sakana.

Bisita gidatuak doakoak izango dira, baina aurrez izena eman beharko da. Saio batzuk euskaraz egingo dira eta beste batzuk gaztelaniaz.

Artisten artean izango dira, besteak beste, Rafa Satrústegui, Miren González Goikoetxea, Ruoxi Jin, Mikel Lertxundi, Maria Castilla Albisu eta Juan Aizpitarte.

Egitarau osoa eta izen-emateak IREKIAK Gallery Weekend ekimenaren webgunean kontsulta daitezke.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Donostia.eus
Kutxa Fundazioa
Violencia machista en digital