Nombre del autor:B. M. T. / Redacción

Periodista en Donostitik.com

antzerkisariaeusk "Fadoak entzuten zituen gizona" antzezlanak lortu du XXI. Donostia Antzerki Saria

«Fadoak entzuten zituen gizona» antzezlanak lortu du XXI. Donostia Antzerki Saria

Fadoak entzuten zituen gizona antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XXI. Donostia Antzerki Saria. Lan hori izan da Donostian 2020an helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena. Xake Produkzioak konpainiak 12.000 euro jasoko ditu eta Juan Luis Goenagaren artelan bat. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren

gurutzegorri Gurutze Gorriak Gipuzkoan artatutako pertsonen %55a emakumea da

Gurutze Gorriak Gipuzkoan artatutako pertsonen %55a emakumea da

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Gazteen Gurutze Gorriak ‘Sororitateak elkarlotutako emakumeak’ kanpaina abiarazi du, genero-berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko, emakumeak ikusarazteko eta gizartean betetzen duten lekua aitortzeko. Enpleguaren arloan, Gipuzkoako Gurutze Gorriak emakumeen gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzen egiten du lan, haien enplegagarritasuna handitzeko. Gurutze Gorriak eman dituen datuen arabera,Gipuzkoan erakunde humanitarioan artatutako pertsonen

artikutza2 Sute batek bi hektarea erre ditu Artikutzan

Sute batek bi hektarea erre ditu Artikutzan

Bi hektarea erre ziren atzo, Artikutzan, sute baten ondorioz. Bertako zaindari batek ohartarazi zuen 19.00ak aldera sua zegoela Beltzuntza eta Gerasoko Ataka artean, Arantza udalerriaren mugatik gertu. Sua belardietan hazten diren sastrakak erretzeko sortu zela uste dute arduradunek. Donostiako Udaletxeak esan duenez, sutea izan zela baieztatu ondoren, SOS Nafarroari abisua eman zitzaion eta dagokion dispositiboa

peli Giza Eskubideen Zinemaldiak ikasgeletan izango du lekua

Giza Eskubideen Zinemaldiak ikasgeletan izango du lekua

Aurten, osasun egoera dela eta, Giza Eskubideen Zinemaldiak haur eta gazteei eskaintzen dizkien urteroko saioak ez dira presentzialak izango. Ikasleek ikasgeletan ikusi ahal izango dituzte filmak online moduan, apirilaren 23tik 30era. Eskaintza doakoa da eta www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunearen bidez eman dezakete ikastetxeek izena martxoaren 26a arte. Izen ematea mugatua izango da. ‘Terra Willy’ , ‘Asto Erregea’

DSCF0121 Olatuak Plus jaio da Gipuzkoako kultura proiektuak ezagutarazteko

Olatuak Plus jaio da Gipuzkoako kultura proiektuak ezagutarazteko

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur aurkeztu du Koldo Mitxelena Kulturunean bere proiektu berria, Olatuak Plus. Proiektu honek proiektu desberdinak sustatu eta zabaldu nahi ditu Gipuzkoan eta Kultura Sailaren diru laguntza jaso ondoren, bertako programazio lerroetan leku handia izango dute. Olatuak Plusen bildutako lan guztiak #KMKElkarrizketak plataforman jasoko dira,  KMK ekintza publikoen barruan. Aurkezpenean Harkaitz Milán, Kultura,