G7 EZ! plataformaren mahaingurua bihar, Boulevardean (19.30tan)

Irudia: G7 EZ.

Donostiako G7 EZ! plataformak mahainguru bat antolatu du biharko. ‘Zer da G7a? Zer egin dezakegu’ da bere izenburua, eta honekin, diote antolatzaileek, “abuztuan Biarritzen izango den gailurra bitartean egingo dugun kanpaina” hasten dute, “egitaraua dagoeneko osatu baitugu, gailurra bitarte G7ak islatzen duena ez bezalako mundu baten alde Donostiatik herrialde osora hautsak harrotzea izango duena helburu”.

Ekonomian aditu batek eta plataformako kide batek hitz egingo dute hitzordu honetan. Boulevarrean hasiko da 19.30tan baina, euria agertzen bada, Kijera Gaztetxera aldatuko da (Kanpandegi kalea, 2).